2017/02/07

Matiara bisita

Aurreko asteazkenean, otsailak 1, Matia egoitzako Rezola eraikinean egon ginen  adineko gizon eta emakumeekin solasaldian.

Nola bizi diren, zer egiten duten, beraien familia harremanei buruz,…kontatu ziguten.Ikasleek, interesaturik  entzun zieten eta galdera ugari egin zizkieten. Konplizitate polita suertatu zen.





2017/02/02

Zorionak, 5.mailako neska futbolariak!

Lehengo larunbatean 5.mailako neskak playerotako futbol txapelketako finalean bigarrenak geratu ziren.Zorionak, neskak!


2017/01/26

Ibaiak


Irudian klik egin animazioa ikusteko

Ibai baten ibilgua nolakoa den ulertzeko klik hemen.


Ibaiak iturburutik itsasoraino egiten duen bideari ibilgua deritzo eta hiru zati ditu:
BEHE-IBILGUA: Itsasotik hurbil dagoen ibaiaren zatia da. Zatirik zabalena eta lasaiena da maldarik ez dagoelako. Urak ezin ditu materialak garraiatu eta hondoan eta ertzetan gelditzen dira. Beraz, ibaiaren behe- ibilguan sedimentazioa izaten da nagusi.

ERDIKO IBILGUA: Aldapa txikiagoa du eta ura mantsoagoa doa. Higadura ez da oso handia, material fin eta txikiak garraiatzen ditu. Haranak irekiagoak dira eta ibaiak zabalagoak. Ibaiak bihurguneak ditu (meandroak).

GOI IBILGUA: ibaiaren zatirik aldapatsuena da. Ura oso azkar doa, oldartsu jeisten da, harriak harkaskarra eta harea herrestan eramanez, higadura handia eragiten du. V formako haranak sortzen ditu.

2017/01/17

Bertso saioa

Abenduak 19an bertso emanaldia izan genuen Donostiako ikastetxe batzuk Ibaetako frontoian. Ane Labaka eta Aitor Mendizabal izan ziren bertsolariak eta gai jartzaileak ikastetxe desberdinetako ikasleak. Jakintza Ikastolaren kasuan jarritako gaia "zer egin daiteke whatsapp munduan, gu gazteok, euskararen erabilera sustatzeko?" izan zen eta Janitz Enparantzak bideratu zuen. Erantzuna garbia izan zen: lehenik eta behin, erabili.



Argazki honetan klik egin argazki guztiak ikusteko.