Lehengo astean lau ikasleen amak ikastolara etorri ziren lehenengo sorospenen inguruan hainbat maniobra eta teknika erakustera. Laurak erizainak dira. Hiru saio eman zuten, 6.mailako hiru gelatan hain zuzen ere. Saioak oso interesgarriak izan ziren eta ikasleek eta irakasleek ondo ikasi genuen zer egin larrialdi baten aurrean.
Eskerri asko Oihana, Ane, Nerea eta Garbiñe!
Eskolako bizitza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/05/10
2018/02/27
Richard Oribe
Lehengo astean Richard Oribe eta bere entrenatzaile izan den Javi Aymerich guregana etorri ziren hitzalditxo bat ematera. Ondorengoa kontatu ziguten:
Richard jaio zenean, gurasoei esan zieten ez zela ez mugituko, ez zuela hitz egingo eta ez zela ezer egiteko gai izango, baina ez zen horrela izan. Richard gazte hasi zen Aspacen igerian terapia modura. Bere gurasoak laster hasi ziren profesional baten bila arazoari aurre egiteko, eta, ikusten denez, lortu egin zuten.

Irudian klikatu
Orain dela urte asko sartu zen Richard Konporta igeriketa ekipoan eta orain arte hor jarraitu du, Javier Aymerich-ekin igerian entrenatzen.
Bere lehenengo paralimpiada Bartzelonan izan zen eta orain arte parte hartu du joku paralinpikoetan.Guztira hamasei domina lortu ditu, baina berarentzako sari handiena eta garrantzitsuena aurten Donostian eman zaion urrezko danborra izan da.
Oso interesgarria izan da Richard eta Javi-ri entzutea zer garrantzia duen arazo baten aurrean, indartsua izateak eta aurrera jarraitzeak. Richard-en arazoa potoloa da eta hortxe dugu, pozik, zoriontsu eta kemen handiarekin. Zorionak, Richard, hain pertsona jatorra izateagatik!

2017/06/06
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)