Gelako bizitza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gelako bizitza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/11/21

Ikaskuntza-hitzarmena









Gelan funtzionamendu egokia bultzatzeko asmoz, ondorengo konpromisoak hartu ditut:


  1. Azalpenetan arreta eta interesa mantenduko ditut.
  2. Behar denean ( irakaslea edo kideren bat hitz egiten ari denean) isilik egongo naiz.
  3. Hitz egiteko txanda errespetatuko dut.
  4. Inor ez dut minduko edo baztertuko.
  5. Errespetua mantenduko dut.
  6. Hitz itsusiak ez ditut esango
Ondorioak: lehen arau haustean, ikasleak abisu bat jasoko du, bigarrenean irakasleen gelara joango da.Irakasleak baloratuko du arau haustearen larritasuna, ez delako berdina arreta ez mantentzea edo hitz itsusiak esatea. Irakasleen gelan ikasleak gertatutakoaren inguruan hausnartzeko fitxa bat beteko du. Ondoren, fitxa hori etxera eramango du. Irakasleak etxera deituko du gurasoekin hitz egiteko gertatutakoaren inguruan.

Argazkitan ikus dezakezue hitzarmenaren sinadura.




2017/04/06

Hamaiketako osasuntsua

Gaur gelan elikadura gaiaren inguruan, hamaiketako osasuntsua egin dugu.Ikusi,ikusi argazkiak!

2016/11/18

Agur, Marina!



Gurekin bost aste pasa dituzu eta esa nahi dizugu gogoan izango zaitugula Jakintzako 5.A gelako ikaskide guztiak.Zorte on zure ikasketetan eta muxu handi bat, guapa!