Balioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Balioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018/02/20
Praktika dezagun alaitasuna
Praktika dezagun alaitasuna
LH 6.Ako ikasleek burutu dute beste proiektu berri hau balioen ikasgaian. Horretarako, Gandhiren 10 esaldi esanguratsuenekin egin zen bezala, ikasle bakoitzari esaldi edo paragrafo bat egokitu zaio eta gero, irudi egokiena eta esanguratsuena aurkitzen ahalegindu dira. Ondoren, ongi ahoskatzen eta deklamatzen praktika lanak egin dituzte. Azkenik, bideoa muntatu, musika txertatu eta blogera igotzea izan da proiektuaren bukaera.
Orain bizitzarako erronka izango da bideoan luzatzen den mezua aurrera eramateko gai izatea, horrela eginez gero, gure ingurune hurbilak eskertuko du eta denon mesederako izango da.
2018/01/23
Gandhiren hamar esaldi esanguratsuenak
LH 6.Ako ikasleek burutu dute proiektu hau balioen ikasgaian. Horretarako, Gandhiren 10 esaldi esanguratsuenak aukeratu dituzte eta esanahia barneratu eta gero, irudi egokiena eta esanguratsuena aurkitzen ahalegindu dira. Euskarara itzuli ondoren, ongi ahoskatzen eta deklamatzen praktika lanak egin dituzte. Azkenik, bideoa muntatu, musika txertatu eta blogera igotzea izan da proiektuaren bukaera.
2017/03/03
Balio sozial eta zibikoak:" Pentsatu ahal duzula eta lortuko duzu"
Balio sozial eta zibikoen arloan Rudyard Kiplingen “Menperatuta” testu interesgarria irakurri dute ikasleek. Hainbat hausnarketa egin ondoren, ikasle bakoitzak esaldi bat edo pasarte bat irakurri eta guztien ekarpena grabatu egin da. Jarduera bukatzeko, bideo bezala edizio lana egin da eta gelako blogera igotzea erabaki da.
“Pentsatu ahal duzula eta lortuko duzu”, hori da jarduera honen bitartez ikasleek jaso duten ikasgai nagusia.
“Pentsatu ahal duzula eta lortuko duzu”, hori da jarduera honen bitartez ikasleek jaso duten ikasgai nagusia.
2016/11/25
Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna
Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna
Doinua: Habanera
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)